| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Google Docs

This version was saved 15 years, 1 month ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on February 22, 2009 at 12:23:59 pm
 

Google Docs ofimatika zerbitzua da, Googlek sortua, eta eskaintzen ditu testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenak eta aplikazio bat galdetegiak egiteko, denak sarean eta doan. Aplikazi horiek guztiek aukera ematen dute dokumentuak sarean editatu eta partekatzeko. Berau erabiltzeko Gmail kontu bat izan behar da.

 

Guri interesatzen zaigu ofimatika zerbitzu hau, hain zuzen, aukera eskaintzen digulako lanak taldean egiteko, nahiz eta taldekideak elkarrengandik urrun bizi. Horregatik aukeratu dugu Google Docs Web 2.0 ikastarorako. Komeni zaizue berau ondo ikastea, aplikazio horiek erabiliko dituzue-eta, batez ere idazteakoa eta aurkezpenak egitekoa, azken aurkezpenak prestatu eta egiteko.

 

Google Docs in plain English

Aurrera egin aurretik, ikus dezagun bideo honetan zer aldaketa dakartzan Google Docs honek alderatuz gero orain arte erabili ditugun ofimatika aplikazioekin.

 

 

Zer egin Google Docs erabilita

1. Sortu dokumentuak, kalkulu orriak eta aurkezpenak sarean

  • Sortu oinarrizko dokumentuak hutsetik Zuk zeuk egin ditzakezu oinarrizko lanak, adibidez, zerrendak, taulak, zutabeak, irudiak, iradokizunak, formulak, letratipoak aldatu, etab. Doakoa da.
  • Igo zure artxiboak Google Docs-ek onartzen ditu artxibo formaturik erabilienak: DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, etc. Beraz, egin aproba eta igo zure artxiboak.
  • Editatzea oso erraza da Klik egin barraren botoietan, eta aldaketak egingo dituzu: beltza, azpimarratua, etzana, beste letratipo bat, aldatu atzeko kolorea, etab.

 

 

2. Partekatu eta elkarlana egin denbora errealean

  • Aukeratu zein sar daitekeen zure dokumentuetan Behin klik eginda partekatzeko botoian, sartu zure lagunen helbide elektronikoak, dokumentua partekatu nahi duzun horiena, eta bidali gonbita bat.
  • Partekatu momentuan Zuk gonbigatuak berehala sartuko dira dokumentuan, zuk erabakitako funtzioak egitera: berau editatu edo ikustea
  • Editatu eta aurkeztu beste batzuekin batera, denbora errealean Hainbat jendek ikus dezake dokumentu bera eta bertan aldaketak egin, aldi berean. Aplikazioak aukera ematen du bertan txateatzeko, taldeak hobeto kontrola dezan nork zer aldatu behar duen. Halaber, aurkezpen bat denak batera ikustea di-da batean egiten da.
  • Editatu eta sartu edozein tokitatik Ez duzu ezer instalatu beharrik zure ordenagailuan: munduko edozein ordenagailutatik sar zaitezke dokumentuetan, baldin eta baduzu konexioa Internetera. Doan.

 

 

3. Gorde eta antolatu zure lana modu seguruan

  • Gorde zure lana modu seguruan Zure dokumentuak unean-unean gordetzen ditu Google Docs-ek, eta, behin eginda, sarean gordetzen ditu. Beraz, ez kezkatu idatzi bitartean argindarrak pot egiten badu: zure dokumentua ondo gordeta dago-eta.
  • Gorde eta esportatu kopiak modu errazean Nahi izanez gero, esporta ditzakezu zure dokumentuak zure ordenagailura, formatu hauetan: DOC, XLS, CSV, ODS, ODT, PDF, RTF eta HTML.
  • Antolatu zure dokumentuak Zure dokumentuak erraz bilatzeko, antola itzazu karpetatan. Aukeratu dokumentu bat, eta sartu zure aukerako karpetan. Hori besterik ez.

 

4. Kontrolatu zeinek ikus ditzakeen zure dokumentuak

  • Argitaratu zure lana web orri bat bezala Gura baduzu, sarean argitara dezakezu egin berri duzun dokumentua, web orri gisa. Eta horretarako ez duzu informatikarik ikasi beharrik.
  • Kontrolatu zeinek ikus ditzakeen zure orriak Argitaratu ahal duzu mundu guztiak ikus dezan, zuk aukeratutako gutxi batzuek, edo inork ez. Zuk aukeratzen duzu. Nahi izanez gero, argitaratutakoa di-da batean ken dezakezu saretik. Zuk aukeratzen duzu.
  • Argitaratu zure artikuluak zure blogean Behin artikulu bat idatzita, zure blogean argitara dezakezu.
  • Argitaratu zure enpresa edo erakundearen barruan Google Apps erabilita, are eta errazagoa da zure erakundearentzat dokumentuak partekatzea.

5. Azaldu benetako erabilerak adibide gisa

  • Urtean irakurritako liburuen zerrenda
  • Aurkezpenen testuak Transmisiorako
  • Mendeberri proiektua 1. mailan

 

Zelan erabili Google Docs

Zalantzarik baldin baduzu zelan erabili Google Docs, ikus itzazu bi pantaila-bideo hauek:

 

Txantilioiak

Nahi izanez gero aurrez egindako txantilioiak erabili, Google Docs-ek aukera ematen dizu, hemen:

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.