| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

FrontPage

This version was saved 17 years, 5 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on October 13, 2006 at 3:30:20 pm
 

Web 2.0 ikastaroa

 

Argi dago Web 2.0 baldin badago, aurretik Web 1.0 egongo zela, nola Rocky V filmaren aurretik Rocky I, II, III eta IV izan baitziren.

 

Web 2.0 izen horrek adierazten du bigarren aldi bat, World Wide Web amaraunaren bigarren fase bat, garatuagoa bai arkitekturan eta baita aplikazioetan. Aldi horretan:

 

  • Webguneak edukiz eta funtzionalitatez hornitu dira, eta gai dira sareko aplikazioak eskaintzeko. Adibidez, programa bat idazteko, Word edo antzekorik erabili barik.
  • Komunikazioa ireki egin da sarean, agintea dezentralizatu, askatasuna areagotu egin da partekatzeko eta behin baino gehiagotan erabiltzeko. * * * Merkatuak elkarrizketa dirudi.
  • Edukiak hobeto antolatuta eta sailkatuta daude.
  • Askok premia izan dute izen berri bat jartzeko aro berriari. Hortik Web 2.0. Kuriositatez, jakin ezazue izen hori sortu zela 2004an, BusinessWeek aldizkariaren artikulu batean.

 

Elgoibartar batek horrela definitzen du Web 2.0 bere blogean, Maalako parkean: "Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen eta partekatzen".

 

Zenbaitentzat errazagoa da ulertzen zer den Web 2.0 baldin eta uztartzen badugu izen hori zenbait enpresarenekin, hala nola Google, Flickr, del.icio.us, Digg edo Technoratti.

 

Ikastaroa bera

Badakit hasieran zaila egingo zaizuela Web 2.0 hori ulertzea, baina ez kezkatu, seguru nago-eta eskola amaitutakoan gauzak argiago izango dituzuela. Horregatik, aurrera egingo dugu, eta esango dizuet zer programa mota ikasiko ditugun erabiltzen, eta zergatik.

 

Lauhileko honetan programa hauek ikasiko dituzue erabiltzen:

 

  • Blogak. Ikastaroan barrena blog bat egingo duzue, bakoitzak berea, eta hortxe idatziko dituzue hainbat artikulu, iruzkin edo mezu.
  • Posta zerrenda. Gaur bertan, posta zerrenda bat sortuko dut, gure arteko harremana bizkortzeko, ikastaroak dirauen bitartean. “Sarelariak 3” izena emango diogu, Anjel Lertxundiren omenez, berak sortu baitzuen hitz hori “internautak” esateko.
  • Google Calendar. Denok sortuko duzue kontu bat egutegi elektroniko horretan, hor partekatuko ditugu-eta gure ikastaroko egunik esanguratsuenak.
  • Flickr. Denok egingo duzue kontu bat Flickren, bakarka edo taldetan, eta hor erabili zuen argazkiak.
  • del.icio.us. Denok irekiko duzue kontu bat del.icio.us programan, eta hasiko zarete hor zuen irakurgaiak gordetzen eta partekatzen.
  • Bloglines. Denok irekiko duzue kontu bat Bloglinesen eta hor aukeratuko dituzue hainbat informazio iturri, beharrezkoak zuen proiektuetarako.
  • Tagzania. Denok irekiko duzue kontu bat Tagzanian, eta hor joango zarete gordetzen zuen proiektuetarako aurkituko dituzuen lekurik adierazgarrienak.
  • Odeo. Denok irekiko duzue kontu bat programa horretan, eta berau erabiliko duzue irrati grabazioak egiteko, pokastinak.
  • Wikiak. Ikusiko dugu zer diren wikiak, sortuko dugu bat, eta berau erabiliko dugu proiektu bat osatzeko.
  • YouTube. Denok irekiko duzue kontu bat programa horretan, eta berau erabiliko duzue bideoak eskegitzeko zuen blogetan.

 

Programa horiekin batera, netiketa ikasiko dugu, nola idazten den sarean, hor ere bai baitago etiketa bat —hortik netiketa izena—, eta horri esker ikasiko dugu idazten inori traba egin barik.

 

Gonbidatuak

Eskolez gain, bi gonbidatu ekarriko ditugu, Iban Arantzabal, Goienako Telematika zuzendaria eta ikus-entzunezko zuzendaria. Bera da, gainera, Sustatuko editorea. Eta Luistxo Fernandez, proiektu zuzendaria CodeSyntax enpresan eta Tagzania proiektuko sortzailetariko bat.

 

Zergatik ikastaro hau

Programa hauek zenbait ezaugarri dituzte, oso garrantzitsuak: sarean daude, doakoak dira eta jendearen partehartzea bultzatzen dute. Hori dela eta, dagoeneko milioika lagun ari dira berauek erabiltzen. Jendearen arteko komunikazioa izugarri bizkortu da programa horiei esker, tresna apartak direlako hobeto komunikatzeko.

 

Horregatik erabaki dugu zuei ere irakastea, komunikazio ikasleak zaretelako. Programa asko dira, eta denak gainetik ikusiko ditugu, baina gure helburua da izan dezazuen berauen berri, nahi duzuenean erabiltzeko.

 

Denetan ardatza bloga izango da, beste horietako hainbat bertan txertatuko ditugu-eta, hala nola Flickr, pokastina, YouTube eta Tagzania.

 

Azterketak

Ikastaroaren bukaeran, urtarrilaren 17an eta 24an, aurkezpenak egingo dituzue, zer iritzi duzuen Web 2.0 fenomenoaren gainean, nola moldatu zareten, eta zertan erabiliko zenuketen. Epaimahaian Aitor Zuberogoitia komunikazio irakaslea eta biok izango gara. Eta zuek aurkeztu egin beharko duzue, kanoia erabilita, zer egin duzuen proiektua aurrera egiteko, eta nola erabili dituzuen programa horiek.

 

Nota ipintzeko, kontuan hartuko dut zer lan egin duzuen bakoitzak, nola landu duzuen bloga, zelan parte hartu duzuen posta zerrendan, zenbateraino eta nola erabili dituzuen gainerako programak, eta zer jarrera izan duzuen ikastaroan, sortzaileak izan zareten edo, besterik gabe, ur lasterrekin joan zareten. Baita aurkezpena ere. Asistentzia, gainera, derrigorrezkoa izango da.

 

Galderak

Horrelakoetan, beti izaten da galderarik, seguruenik lehen eguna izateko informazio asko jaso duzuelako. Horregatik, galdetu lasai, ezer baldin baduzue, behintzat.

 

Blogosferan barrena

Orain, zuen galderei erantzun ondoren, ostera bat egingo dugu blogosferan. Horrekin esan nahi dut bisitatuko ditugula hainbat blog, ikus dezazuen nolakoak diren, eta jaso ditzazuen zenbait ideia zuentzat ere. Laguntzarik behar baduzue, deitu niri, inguruan ibiliko naiz-eta.

 

Eskola egunen egutegia

Bi egutegi sortu ditut Google Calendar erabilita, eta hor ikus daiteke zer egunetan dugun eskola, zer ordutan eta zer gai jorratuko dugun egun bakoitzean Web 2.0 ikastaroan.

  • Sarelariak 1. Hor daude Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleen eskola egunak.
  • Sarelariak 3. Hor, berriz, 3. mailakoen eskola egunak agertzen dira.

 

Blogak

Google Calendar

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.