| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Flickr

This version was saved 15 years, 1 month ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on March 3, 2009 at 10:28:09 pm
 

Flickr

Gaur aztertuko dugu Web 2.0ko zerbitzurik entretenigarrietako bat, Flickr, webgune bat sortua argazkiak erakutsi, kudeatu eta partekatzeko. Halaber, blogari askok erabiltzen dute Flickr handik argazkiak kokatzeko bere blogetan.

 

Flickr zer den

Flickr marka dator flicker izenetik, eta horrek bi esangura ditu: argazkigintzan, zerbaitek ñir-ñir egiten duenean esaten zaio; bestetik, pizten dugunean pospolo bat, begiratzen badiogu aurrez aurre, suaren gainaldean dirdira bat sortzen da, horri deritzo flicker.

 

Flickr zerbitzua 2002an sortu zuen Ludicorp enpresak Vancouverren, Kanadan. Hasieran sareko joko bat izan behar zena, gero argazkiak partekatzeko webgune bihurtu zen, sekulako arrakastarekin, hainbestekoa, non 2005ean Yahook erosi baitzuen.

 

Zertarako Flickr

Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Bertan izena ematerakoan, erabiltzaileak erabakitzen du Flickr-era igoko dituen argazkiak pribatuak izango diren (eta orduan berak eta berak erabakitzen dituenek soilik ikusiko dituzte) edo publikoak, mundu guztiak ikusteko moduan.

 

Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko. Argazkiak zer gai duen edo bertan nor agertzen den aintzat hartuta, hitz gako bat edo beste idatz daiteke etiketan. Eman dezagun argazki batean agertzen dela Txinako espedizio bat Everest mendira. Kasu horretan, argazkilariak etiketa hauek ipini dizkio argazkiari: "china travel camp people". Horri esker, baten batek nahiko balu argazki hori bilatu Flickr-en, nahikoa luke hitz gako horietako bat idaztea argazki horretara iristeko.

 

Horrezaz gain, Flickr-ek aukera ematen du argazki sortak antolatzeko (sets deitzen diete ingelesez), gaiaren arabera moldatuak. Badu, gainera, aplikazio txiki bat zerbitzuaren barruan, zeina deitzen baita Organizr, eta balio du argazkiak antolatzeko, etiketak editatzeko, etab. Nahi izanez gero gure argazkiak mapa batean kokatu, Flickr-ek ematen aukera hori egiteko. Hemen klik eginez gero, irudi batzuk ikusiko dituzu, nola kokatu argazkiak mapan.

 

Interesgarria irakaskuntzarako

Zureak ez badauka, komeni da Adobe Flash Player instalatzea norberaren ordenagailuan, doako programa bat. Adobe Flash Player horri esker, lana izugarri erraztuko zaigu Flickr-en lan egiteko orduan:

  • Argazkiak Flickr-era igotzea oso erraza izango da.
  • Argazkiak antolatzea ere ezin errazago egingo dugu.
  • Argazkiei oharrak egitea posible da, Sophie ikasle amerikarrak argazki honetan egin duen moduan, erakusteko Jane Goodall antropologoak zer material erabiltzen zuen txinpantzeak aztertzeko, Afrikan. Baliabide hori oso interesgarria izan daiteke eskoletan, ikasleek beraien ikasproiektuetan lantzeko. Hori egiteko, behin Adobe Flash Player instalatuta dugunean, nahikoa da klik egitea gure argazki batean, eta, berau agertzen denean pantailan tamaina handian, klik egitea “add note” irudian, justu argazkiaren gainean, ezkerrean. Lauki bat agertuko zaigu argazkian, lerro etenekin eta lau ertzekin. Lauki hori batetik bestera mugitu ahal dugu, nahi dugun lekuan ezarri arte. Lauki horietatik tira eginez, gainera, aldatu ahal dugu laukiaren neurria, luzatuz edo txikituz. Guk nahi dugun tokian eta neurrian dagoenean, idatzi egingo dugu zerbait azpiko kutxan, eta bukatutakoan, gorde, “save” botoian klik eginda. Hor dugu ohar bat. Noski, hiru lau edo zortzi ohar idatz ditzakegu, argazkiarekin zer egin nahi dugun.

 

Beste hainbat aukera

Flickr-ek hileko 20MB ematen dizkio erabiltzaile bakoitzari, doan. Horregatik, komeni da Flickr-era igo aurretik argazkiak, hauen tamaina murriztea, bestela argazki multzo batekin beteko dugu kupoa. Hori gerta ez dadin, erabili Photoshop programa edo Xnview, azken hau software librearekin egina eta doakoa, eta hor murriztu argazkien tamaina Flikcr-era igo aurretik.

 

Flickr-ek aukera ematen dizu lagunak egiteko sarean, programak berak “contacts” deitzen dituena. Gustukoak badituzu norbaiten argazkiak, klik egin “contacts” hitzaren gainean, goian, eta “invite” berban. Mezu bat idatzi pertsona horri, eta berak erantzuten badizu, zure sarean izango da.

 

Hasi Flickr-en

Flickr erabiltzeko, komeni da urrats hauek egitea:

  1. Kontu bat ireki Flickr-en. Joan http://flickr.com helbidera eta sakatu Sing Up botoian. Bete beharrekoak bete ondoren, gorde zure erabiltzaile izena eta pasahitza.
  2. Kontua ireki ondoren, sartu Flickr-en eta Sing In egin.
  3. Klik egin Upload Photos loturan eta kargatu irudiak (instalatu leike Uploader izeneko aplikazio bat, baina ez da ezinbestekoa).
  4. Irudiak kargatzerakoan, idatzi izenburuak, deskripzioak eta erabili etiketak, argazkiak identifikatzeko.

 

Nola kokatu Flickr-eko argazki bat blogean

Blogak.com plataformak bi aukera eskaintzen ditu argazkiak blogean argitaratzeko:

  • Kopiatu argazkia eta pegatu testuaren kaxan.
  • Ekarri Flickr-etik.

Guk bigarren hau ikasiko dugu gaur. Horretarako, urrats hauek egingo ditugu:

  1. Sartu zure argazkietan eta klik egin irudi jakin baten gainean, blogean kokatu nahi duzun horretan.
  2. Konturatu argazkiaren gainean irudi batzuk agertzen direla. Klik egin All sizes dioen loturan, lupa baten ondoan.
  3. Irudia hainbat tamainatan ikusi ahal dugu. Gure blogari, jeneralean Small edo Medium tamainak dagozkio. Aukeratu horietako bat.
  4. Irudi horren azpian kode puska bat agertzen da idatzita.
  5. Kopiatu kode puska hori (control + C).
  6. Joan zure blogera eta, HTML laukitxoa aktibatuta dagoela, pegatu nahi duzun tokian: testuaren gainean, erdian edo ondoren.
  7. Argitaratu.

 

Nahi baduzu, pantaila bideo honetan ikus dezakezu prozesua, urratsez urrats.

 

Nola sortu argazki sorta bat Flickr-en

Flickr-ek aukera ematen dizu zure argazkiak sortatan antolatzeko, gaien arabera. Hiru sorta egin ditzakezu, baina sortak berritu gura izanez gero, hori ere egin daiteke.

  1. Klik egin Organice loturan.
  2. Organizr agertuko zaizu, aplikazio bat, argazkiak antolatzeko. Horren behealdean dituzu argazki mordo bat.
  3. Aukeratu zer argazki nahi dituzun argitaratu sorta batean, eta eraman Organizer-en leiho nagusira.
  4. Horietako bat, nahi duzuna ezker aldeko leihora eraman, bera izango da-eta zure sortaren azala, portada.
  5. Azalaren azpian, idatzi testu labur bat argazki sorta azaltzeko.
  6. Saltseatu Organizr-ek dituen aukeren artean. Bukatuta zaudenean, gorde.
  7. Argazki sorta eskuin aldean agertuko zaizu.
  8. Klik egin argazki sortaren azalean.
  9. Klik egin “View as a slideshow” argazkiak diapositiba ikuskizun moduan ikusteko.

 

Nahi baduzu gehiago jakin Flickr-en gainean eta beronek eskaintzen dituen aukerez, klik egin FAQ loturan, behean, eta hor aukeratu zertaz jakin nahi duzun.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.