| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Bloglines

This version was saved 16 years, 9 months ago View current version     Page history
Saved by PBworks
on June 16, 2007 at 12:29:08 pm
 

Bloglines

Poliki-poliki bagoaz aurrera. Sortu dugu posta zerrenda bat gure artean informazioa bizkortzeko, moldatu dugu blog bat, eta bertan hainbat mezu landu ditugu, loturak-eta eginez, eta egin dugu egutegi bat. Gaur, berriz, kontu bat sortuko dugu Bloglines agregatzailean eta hasiko gara gure intereseko informazio iturriak hor sartzen, sailkatuta. Baina goazen pausoka.

 

Hazkunde ikusgarria

Blogak ugaltzen ari dira perretxikoak bezain bizkor, edo bizkorrago. Orain dela gutxi, Technoratik, sarean dagoen blog bilatzailerik ezagunenak, Technoratik zenbatu zituen 50 milioi blog, baina kontua da bost hilabetez behin blog kopurua bikoiztu egiten dela. Horrek esan nahi du blogosfera bost aldiz bikoiztu dela azken hiru urteotan. Edo beste modu batean esanda, blogosfera da, gaur egun, 30 aldiz handiagoa orain hiru urte baino. Kontuan hartuta blogak 1999an sortu zirela masa fenomeno moduan, Blogger eta Pitas plataformak agertu zirenean, berauetan erraz eta doan egin baitzitekeen blog bat, hazkunde hori ikusgarria da.

 

Beste horrenbeste gertatzen ari da euskal blogosferan, batez ere Blogari.net, Blogak.com eta Mundua.com plataformak sortu direnetik, nahiz eta gure artean hazkundea ez den hain ikusgarria.

 

Infoxikazioa

Hazkunde horrek eragin lezake, eta eragiten du, informazio pozoinketa bat, edo sarean izendatzen zaion moduan, infoxikazioa, hartzailea ez delako gai informazio desmasia hori ulertu eta bereganatzeko. Betekada ere erabil genezake pozoinketa modu hori ere izendatzeko. Zenbait adituren iritziz, Cornellá kasu, tresna berriak behar ditugu, lagunduko digutenak kudeatzen informazio olde hori eta saihesten informazio desmasiak gugan eragiten duen larrimina.

 

Agregatzaileak

Testuinguru horretan sortu ziren lehen agregatzaileak. Agregatzaile batek biltzen ditu albisteen izenburuak edo historiak RSS edo Atom formatuan eskainiak, eta horrela irakurleak ez du zertan kontsultatu banan-banan orrialde bakoitzak eskaintzen dituen berriak. Agregatzaileak zentralizatu egiten du informazio guztia kontsulta leku bakar batean. Agregatzailetan erabiliena Bloglines da. Euskaraz, berriz, Aurki.com dugu horietako bat, nahiz eta beste ezaugarri batzuk ere badituen.

 

Bloglines

Mark Fletcher-ek sortu zuen 2003an, eta bi urte geroago saldu egin zion Ask Jeeves enpresari. Doakoa da eta erabiltzen da albisteak sortu, partekatu eta berauetara harpidetzeko edo, horrela nahi izanez gero, baita blogak sortzeko ere. Plazaratu eta berehala, arrakasta izugarria izan zuen.

 

Bloglinesek hainbat aukera eskaintzen digu:

  • Harpidetu. Zerbitzu honekin harpidetu gaitezke gure gustuko blog, posta zerrenda, del.ico.us kontu edo webgunetan. Hasiera honetan, guk aukera hau erabiliko dugu gehien.
  • Partekatu. Honi esker partekatu ahal ditugu geure informazio iturririk gogokoenak gure lagunekin edo lankideekin.
  • Bilatu. Blog guztien artean, sarean edo norberaren harpidetzen artean bila daiteke. Horrezaz gain, behin erabiltzaileak kontu bat sortu duenean, programak perfil moduko bat sortzen du (aintzat hartuta kontu horrek zer hizkuntza eta gai aukeratzen dituen), eta noizbehinka proposamenak egingo ditu antzeko informazio iturriak eskainita.
  • Argitaratu. Blog bat egin nahi izanez gero, Bloglines, aukera hori eskaintzen du.

 

Beste modu bat irakurtzeko

Bloglines zerbitzuari esker, beste modu batean irakurri ahal dugu sarean. Goizeko lehen orduan pizten dugunean ordenagailua, Bloglines aukeratu eta hortxe ditugu geuk aukeratutako informazio iturri guztiak, karpetatan antolatuta.

  • Bizkorrago. Bloglinesi esker askoz ere bizkorrago irakurriko ditugu albisteak, klik egingo dugu-eta benetan interesatzen zaizkigunetan. Besteetan, izenburua gainbegiratu, akaso sarrera ere bai, baina sartu ere ez gara egingo.
  • Gehiago. Sistema horrekin askoz ere albiste gehiago gainbegiratuko ditugu, ito beharrik barik. Denbora berean, albiste iturri gehiago.
  • Lasaiago. Bloglinesi esker gutxiagotan sartuko gara blogetan, bakarrik gure intereseko zerbait aurkitzen dugunean.

 

Egunaren hasieran begiratzen badugu Bloglines, egunaren bukaeran ere beste begirada bat egin ahal diogu. Orduan leitzeko aukera izango dugu goizetik irakurri gabe ditugun albisteak.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.