| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Twitter

This version was saved 15 years, 11 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on April 16, 2008 at 11:38:56 am
 

Twitter

 

 

Gaur Twitter azalduko dizuet, sare sozial bat eta mikroblog zerbitzu bat. 2006ko urrian kaleratu zen, eta, harrezkero, sekulako arrakasta izan du, nahiz eta hasieran jende askok ez zuen argi ikusten zertarako balioko ote zuen.

 

 

Twitter bidez testua bakarrik bidal daiteke, gehienez jota 140 karakter. Horregatik deitzen diote Twitter, txoriaren txioa bezain laburra delako. Mezu horiek jaso daitezke ordenagailuan, eskuko telefonoan esames bidez, Facebook bezalako zerbitzuetan edo bat-bateko mezularitza zerbitzuetan, Messenger kasu. Twitter-en, erabiltzailea etengabe ari da mezuak eguneratzen, eta eguneratze horiek erakusten dira erabiltzailearen profilean, eta berauek jasotzea aukeratu duten beste erabiltzaileen kontuetan.

 

 

Nire kasuan, adibidez, hogei lagun dauzkat jarraitzen dituztenak nire mezuak. Nik zerbait idazten dudanean Twitterren, eurek ere jasotzen dituzte nire eguneratzeak. Eta alderantziz, eurek zerbait idazten dutenean, nik ere jasotzen ditut haien mezu laburrak. Nik osatu dut sare bat, 20 lagunekoa, eta bertan ikus dezaket zertan ari diren nire lagunak une oro, zeintzuk diren beren zaletasunak, eta zertan ematen duten denbora.

 

Twitter, mikrobloga

 

2007ko martxoan, Twitter boom handi bat bihurtu zenean, baten batek horrela definitu zuen Twitter, eta, bide batez, blogintzaren bilakaera:

 

 

1999 (Blogger): Norbaiti esan behar diot nire katuak zer egin duen gaur…

2004 (Flickr): Ostras! Nire katuaren argazkiak!

2005 (YouTube): Nire katuaren bideoak!

2007 (Twitter):

  • 13:00 Nire katuak zintz egin du.
  • 13:02 Nire katuak berriz egin du zintz.
  • 13:04 Nire katuak badarama denboratxo bat zintz egin barik, eta kezkatzen hasi naiz.

 

 

Izan ere, Twitter-en azpian galdera bat dago: zer egiten ari zara oraintxe bertan? Eta galdera horri erantzutera datoz 140 letra horiek.

 

 

Erabilera askotarako

Orain urtebete inguru Twitter hasi zenenean nabarmentzen, adituek ez zekiten justu-justu zertarako erabil zitekeen. Aldi honetan, berriz, agertu dira zenbait erabilera garbi:

  • Los Angeles hiriko Suhiltzaileen Departamentuak erabiltzen du jakinarazteko, gertatu ahala, zer alerta jasotzen dituzten hirian. Haien ustez, Twitter da biderik bizkorrena informazioa zabaltzeko alerta baten inguruan.
  • Oregonen, AEBetan, Trafiko Departamenduak Twitter erabiltzen du trafikoaren gorabeherak adierazteko, gertatu ahala.
  • Katalunian ere, erabiltzaile anonimo batek antzeko zerbitzu bat sortu du, trafikoaren berri emateko, Trafiko Zuzendaritzaren webgunea erabilita.
  • AEBetako hautagai nagusiak lehendakaritzarako, Barak Obamak eta Hillary Clintonek Twitter kontu bana dute, adierazteko nondik nora dabiltzan, eta zertan.
  • Korrikaren azken edizioan, Benito Fiz irakasleak sistema bat asmatu zuen, Twitteren jasotzeko AEKren bulegotik jasotako albisteak Korrikaren inguruan. Hari esker, Karrajua blogean irakur zitezkeen Korrikaren nondik norakoak, oso mezu laburretan.
  • CNN eta BBC hedabide handiek erabiltzen dute Twitter RSS bidez zabaltzeko beren azken albisteak, mikroalbiste formatuarekin. Mikroalbiste bat da izenburu labur bat, lotura bat du, eta lotura horrek zaramatza albiste horren testu garatura.

 

 

 

Twitter aplikazioak

Ikusita zer arrakasta duen Twitter-ek, hainbat jende API edo aplikazioak sortzen ari da, Twitter beste modu batzuetan erabiltzeko.

  • Twittervision. Aplikazio honen bidez, ikus daiteke denbora errealean Google Mapsen gainean zer mezu ari diren argitaratzen Twitter-en. Ikusgarria benetan.
  • Twitter, Flickr-etik. Argazki bat argitaratzen baduzu Flickr-en, handik bertatik mezu bat bidal dezakezu Twitter-era.
  • Visualtwitter. Posible egiten du argazki bat argitaratzea zerbitzu horietako batean, eta argazkiaren lotura bidaltzea hartzaileari Twitter bidez.
  • Twitterchannel. Aukera ematen du kanal tematikoak sortzeko Twitter-en barruan.
  • TwitterPoster. Mosaiko bat erakusten du, eta hor agertzen dira erabiltzailerik eraginkorrenak.
  • Twitterholic. Erakusten du zerrenda bat, zeintzuk diren erabiltzailerik jarraituenak.
  • Txioka. Gorka Julio Teketen euskaldunak sortu du Txioka, Euskal Herriko Twitter sarea izateko asmoz. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez agertzen dira hor mezuak.

 

 

 

TinyURL

Kontuan izanda Twitter-en ezin direla idatzi 140 karakter baino gehiago, komeni zaigu zaintzea loturak, askotan lotura batek 140 karakter baino gehiago ditu-eta. Zelan konpondu hori? TinyURL erabilita. TinyURL da aplikazio bat, laburtzen dituena izugarri lotura luzeak. Merezi du gordetzea gogokoen zerrendan.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.