Twitter


Twitter

 

Gaur Twitter azalduko dizuet, sare sozial bat eta mikroblog zerbitzu bat. 2006ko urrian kaleratu zen, eta, harrezkero, sekulako arrakasta izan du, nahiz eta hasieran jende askok ez zuen argi ikusten zertarako balioko ote zuen.

 

Twitter bidez testua bakarrik bidal daiteke, gehienez jota 140 karakter. Horregatik deitzen diote Twitter, txoriaren txioa bezain laburra delako. Mezu horiek jaso daitezke ordenagailuan, eskuko telefonoan esames bidez, Facebook bezalako zerbitzuetan edo bat-bateko mezularitza zerbitzuetan, Messenger kasu. Twitter-en, erabiltzailea etengabe ari da mezuak eguneratzen, eta eguneratze horiek erakusten dira erabiltzailearen profilean, eta berauek jasotzea aukeratu duten beste erabiltzaileen kontuetan.

 

Nire kasuan, adibidez, hogei lagun dauzkat jarraitzen dituztenak nire mezuak. Nik zerbait idazten dudanean Twitterren, eurek ere jasotzen dituzte nire eguneratzeak. Eta alderantziz, eurek zerbait idazten dutenean, nik ere jasotzen ditut haien mezu laburrak. Nik osatu dut sare bat, 20 lagunekoa, eta bertan ikus dezaket zertan ari diren nire lagunak une oro, zeintzuk diren beren zaletasunak, eta zertan ematen duten denbora.

 

Twitter, mikrobloga

 

2007ko martxoan, Twitter boom handi bat bihurtu zenean, baten batek horrela definitu zuen Twitter, eta, bide batez, blogintzaren bilakaera:

 

1999 (Blogger): Norbaiti esan behar diot nire katuak zer egin duen gaur…

2004 (Flickr): Ostras! Nire katuaren argazkiak!

2005 (YouTube): Nire katuaren bideoak!

2007 (Twitter):

 

Izan ere, Twitter-en azpian galdera bat dago: zer egiten ari zara oraintxe bertan? Eta galdera horri erantzutera datoz 140 letra horiek.

 

Erabilera askotarako

Orain urtebete inguru Twitter hasi zenenean nabarmentzen, adituek ez zekiten justu-justu zertarako erabil zitekeen. Aldi honetan, berriz, agertu dira zenbait erabilera garbi:

 

Twitter aplikazioak

Ikusita zer arrakasta duen Twitter-ek, hainbat jende API edo aplikazioak sortzen ari da, Twitter beste modu batzuetan erabiltzeko.

 

TinyURL

Kontuan izanda Twitter-en ezin direla idatzi 140 karakter baino gehiago, komeni zaigu zaintzea loturak, askotan lotura batek 140 karakter baino gehiago ditu-eta. Zelan konpondu hori? TinyURL erabilita. TinyURL da aplikazio bat, laburtzen dituena izugarri lotura luzeak. Merezi du gordetzea gogokoen zerrendan.

 

Bideoa: Twitter, euskara lauan

Nahi baduzu beste ikuspegi bat, argigarria oso, Twitter aplikazioaren gainean, ikusi bideo hau, Twitter, euskara lauan.