| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Tagzania

Page history last edited by PBworks 16 years, 9 months ago

Tagzania

 

Tagzania Euskal Herriko enpresa batek sortu zuen, CodeSyntax, Eibarkoa, eta sekulako arrakasta izan du nazioartean. Ingelesez sortu zuen, baina gero eta hizkuntza gehiagotara ari dira itzultzen, itzulpenak tokian tokiko erabiltzaileek eginda, Tagzania software librean egina baita.

 

Izena bera bikaina iruditzen zait, Tagzania, zeren, Tanzaniarekin duen antzekotasunagatik, lekuren bat adierazten du, baina aldi berean argi uzten du hasieratik Tag hori, izan ere, Tagzanian etiketak ezinbestekoak baitira. Horregatik, izen horrek ondo funtzionatuko du edozein hizkuntzatan, edozeinetan iradokitzen ditu-eta etiketak eta lekuak.

 

Zer da Tagzania?

Tagzania da zerbitzu bat zure gogoko mapak sailkatzeko etiketa bidez. Interneten dago, ez duzu ezer instalatu beharrik zure ordenagailuan, eta, gutxi-asko, del.icio.us-ek bezala egiten du lan. del.icio.us-ekin gertatzen den moduan, zenbat eta jende gehiagok erabili Tagzania, lurralde partekatuak sortzen dira, zure eta nire gustuko tokiak baino harago, milaka eta milaka lagunen leku aukeratuak.

 

Tagzaniak beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu, zeren etiketa bidez jakin ahal duzu Erroman non dagoen Sheraton hotela, Tagzaniak gordeta baititu munduko 70.000 hotelen kokapena. Edo Done Jakue Bidea egin ahala, utzi ahal dituzu zeure markak, nondik nora ibili zaren. Liluratuta zaudela Da Vinci Kodea liburuarekin, eta markatu nahi dituzula haren arrastoak Tagzanian? Hori ere egin ahal duzu, noski. Hala ere, apalago ere has zaitezke. Zure etxea gorde ahal duzu, nondik nora ibili zaren oporretan, zure lantokia, zure herriko ermitak… zernahi leku gorde ahal dituzu Tagzanian.

 

Tagzaniak mapak egiten ditu?

Ez, Tagzaniak ez du maparik egiten. Aitzitik, harrapatu egiten ditu Google Maps edo beste mapa zerbitzuetan (Multimap, MSN Maps, Windows Live Local, Geo URL) aukeratzen dituzun mapak eta gorde, sailkatuta. Beraz, Tagzania erabili behar baduzu, ona izango da lehenik Google Maps edo beste horietako zerbitzuetan saltseatzea.

 

Nola egin lan Tagzaniarekin

Tagzania doako zerbitzua da, erabilerraza, eta ez da ordaindu behar. Hala ere, komeni da pausoak hurrenkera jakin batean egitea, hobeto ibiltzeko:

  1. Izena eman Tagzanian. Horretarako, klik egin “erregistratu” izenean, zerrenda beltzaren eskuin aldean, goian, eta bete bete beharrekoak.
  2. Ezarri bookmarklet bat zure nabigatzailearen barran, horrek izugarri lagunduko dizu-eta lan egiten Tagzaniarekin. Horretarako, joan hona, eta aukeratu zein nahi duzun ipini nabigatzailearen barran. Eman dezagun Google Maps asko erabiliko duzunez, horri dagokiona nahi duzula. Tagzai! Google Local izen urdinean egin klik eta eraman zure nabigatzailera, arrastratu, eta hantxe geratuko da. Gogoan izan Tagzania ondoen Firefox nabigatzailearekin dabilela. IE erabiliz gero, hainbat errore ematen ditu. Beraz, erabat gozatzeko Tagzaniarekin, instalatu Firefox.
  3. Ireki Google Maps. Eta bilatu nahi duzun tokia. Adibide bat. Idatzi goiko kutxatxoan “san mames, bilbao, spain” eta agertuko zaizu San Mames futbol zelaia. Eta konturatzen bazara, agertzen zaizuna hiru modutan ikusi ahal duzu: mapa moduan, satelitetik ateratako argazki bezala, edo bien arteko hibrido gisa. Egin proba eta klik egin maparen goi aldean dauden hiru kutxetan: mapa, satelitea eta hibridoa. Mapa bera zentratu ahal duzu, klik egiten baduzu mapan eta, atzamarra altxatu barik, mugitzen baduzu ezker-eskuin edo gora eta behera. Egin aproba. Beste kontu bat: nahi baduzu irudi hori bera gertuagotik ikusi, eman + zeinuari, irudiaren ezker aldean. Aitzitik, gura baduzu irudia urrundu, klik egin - zeinuan, bestearen azpian. Jolastu apur bat, zuk nahi duzun perspektiba lortu arte.
  4. Klik egin Tagzai! bookmarklet horretan, lehen zure nabigatzailera igo duzun horretan, eta Tagzaniak harrapatu egingo du zuk Google Mapsen aukeratu duzun mapa. Orain izenburu bat ipini behar diozu, iruzkin bat nahi izanez gero, eta etiketak. Hemen ere, gaiaren arabera, idatzi ahal dituzu etiketak euskaraz edo ingelesez; edo bietan: “futbola” eta “football”, adibidez. Bukatzen duzunean, gorde egindakoa, gorde botoian klik eginda.

 

Nola itsatsi mapa zure blogean

Nahi baduzu zuk gordetako mapa bat zure blogean itsatsi, Tagzaniak aukera ematen dizu hori dotore egiteko. Horretarako urrats hauek egin:

  1. Aukeratu zein mapa nahi duzun itsatsi zure blogean, eta klik egin maparen izenean.
  2. Klik egin maparen azpian dagoen barra grisean, xml irudi laranjen eskuinean, hor esaten du-eta: “itsatsi mapa hau zure blogean”.
  3. Kopiatu ezkerrean kutxa batean dagoen kode zati hori. Aukeratu dena, eta kopiatu.
  4. Aukeratu zer parametro izango dituen zure mapak, ezker aldeko kutxan. Lau aukera dituzu: mota, eskala, kontrolak eta tamaina. Hasi berria bazara, gomendatuko genizuke hasieran mota bakarrik erabakitzea (alegia, mapa moduan agertzea nahi duzun, argazki bezala, eta hibrido gisa). Hiruzpalau aldiz egindakoan, has zaitezke saltsa handiagotan.
  5. Pegatu kode hori zure mezuaren ondoan, zure blogak duen testu kutxan. Kasu horretan, Blogak.com erabiltzen baduzu, argitaratu aurretik klik egin HTML kutxatxoan, justu testu kutxaren azpian.
  6. Zure mapa zure blogean agertuko da, txukun-txukun.

 

Pauso hauek ikasita, zure txanda da. Aukeratu mapa bat, gorde Tagzanian eta itsatsi zure blogean. Zorte on!

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.