| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions. Connect your Gmail, DriveDropbox, and Slack accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize all your file attachments. Learn more and claim your free account.

View
 

Odeo

Page history last edited by PBworks 13 years, 5 months ago

Odeo

 

Zer da podcast bat?

Lehendabizi komeni da izena bera argitzea. Podcast hitza ingelesetik dator, pod + cast bikotetik, eta esan nahi du irrati amateurra, jeneralean ordenagailuan egina eta RSS bidez zabaldua Interneten. Podcast direlakoak entzun litezke iPod batean (hortik pod hitza) edo edozein mp3 jogailutan, nahiz ordenagailuetan. Euskaraz, berriz, podcast eta pokastin hitzak erabili dira, Patxitraperok horrela izendatu zuelako berak euskaraz egin zuen lehen emanaldi hura.

 

Halako indarra hartu du podcastak —eta horrek zerikusia du Interneten banda zabalera handitzearekin—, halako indarra, diot, zeren New Oxford American Dictionaryk izendatu baitzuen 2005. urteko hitza. Eta nor dabil podcastak egiten? Jende arrunt asko, batzuk beren gustuko gauzen gainean hitz egiten, edo, besterik ez bada, gustuko musika kaleratzen. Beste batzuek, berriz, nahiago dute edukia landu, gai baten inguruan zenbaitetan, elkarrizketak eskainita edo grabazioak.

 

Gaur egun ikusten dugunean norbait kalean aurikular zuri batzuekin paseatzen, ez pentsatu derrigorrean Benito Lertxundi entzuten joango denik. Aitzitik, akaso entzungo du SER kateak iluntzean Ronaldinhori egindako elkarrizketa, Patxitraperoren azkena edo Utrecht-eko Artxibarrutiko abade baten goizeroko sermoia. Auskalo. Eta hori guztia RSSri esker. Izan ere, podcast guztiek RSS eramaten dute, eta horiei esker jendea harpidetu egin daiteke iTunes, [http://odeo.com/Odeo] edo beste zerbitzuren bat erabilita.

 

Zer behar da podcast bat egiteko?

Egia esan, gauza gutxi behar da podcast bat egiteko: ordenagailu bat, mikro bat, programa bat grabazioak egiteko mp3 formatuan, toki bat zerbitzari batean artxiboa edukitzeko, eta zeresana. Bi programa aipatuko ditugu hemen, asko erabiltzen direnak podcastak grabatzeko:

  • Audacity. Doakoa da, irekia eta erabilerraza editatzeko eta artxiboak nahasteko.
  • [http://www.apple.com/ilife/garageband/GarageBand.] Applek doan ematen du erositako ordenagailu guztietan. Hori ere erabilerraza editatzeko. Musika zati mordoa dauka, libre erabiltzeko.

 

Odeo Studio

Goiko bi programa horiekin irratsaio birgero samarrak egin daitezke, efektuak-eta erabilita. Baina Odeo Studiok sortu berri du modu bat, oso erraza, oinarrizko podcastak egiteko, bat ere programarik instalatu beharrik gabe, zeren eta grabazio estudioa sarean baitago.

 

Horren berri jakin bezain laster ni neu hasi nintzen podcastak egiten Odeo Studio erabilita, eta nahi baduzue proba egin, honako urratsak egin behar dituzue:

  1. Lehendabizi, izena eman Odeo Studion.
  2. Bigarrenik, klik egin “record new audio” botoian. Grabazio estudiora eramango zaitu.
  3. Dena gertu duzunean, klik egin record botoian, eta hasi berba egiten.
  4. Bukatzen duzunean, klik egin “stop” botoian. Voilà, zure podcasta eginda dago.
  5. Gorde aurretik, entzun badaezpada klik eginez “play” botoian. Ez bazaude konforme, ezabatu grabatutakoa “clear audio” botoia sakatuta.
  6. Konforme bazaude grabatutakoarekin, gorde, klik eginda “save recording” botoian.
  7. Hurrengo orrian, izenburu bat eman emanaldiari, idatzi azalpen bat zertaz doan, nahi baduzu erantsi zure argazkia, eta sakatu “save”. Zure grabazioa gordeta dago eta osatuta, baina oraindik ez da podcast bat, ez baituzu argitaratu.
  8. Argitaratzeko, joan apur bat behera, eta “place in” jartzen duen tokian, aukeratu zure erabiltzaile izena. Ondoren, gorde. Orain bai, Odeok argitaratu du zure podcasta.
  9. Nahi baduzu egindako podcast hori txertatu zure blogean, joan orrialdearen behealdera, “Put this audio on your web site” jartzen duen tokira, eta kopiatu horko kode zatia.
  10. Joan zure blogera, eta, zuk nahi duzun tokian, pegatu kode zati hori. Odeoren player horietako bat agertuko da zure artikuluarekin batera, eta hortxe bertan entzun ahal izango da zure emanaldia. Nik horrela egin dut Faroan, arazo barik.

 

Kasu honetan, Odeok eskaintzen dizu grabazio estudioa eta zerbitzaria, podcasta Odeoren zerbitzarietan kokatuta baitago. Baina zuk ezarri ahal duzu zeure blogean. Edo, besterik gabe, jaitsi mp3 artxiboa zure ordenagailura, eta bertan gorde.

 

Orain zuei tokatzen zaizue proba egitea.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.