| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Finally, you can manage your Google Docs, uploads, and email attachments (plus Dropbox and Slack files) in one convenient place. Claim a free account, and in less than 2 minutes, Dokkio (from the makers of PBworks) can automatically organize your content for you.

View
 

Netiketa

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

Netiketa

 

Gaurko ikasgaia hasi aurretik, ohar bat egin nahi dizuet sarelariei. Konturatu naiz idazterakoak hainbat akats ortografiko egiten dituzuela, nabarmenak. Eta hori da blogean bertan idazten duzuelako, zuzenean. Hori konpontzeko, hiru gomendio:

 

  1. Ohitura hartu zuen testu prozesadorean idazteko, hor aukera izango duzue-eta Xuxen erabili eta testuak zuzentzeko. Behin hori eginda, kopiatu eta pegatu blogean.
  2. Argitaratu aurretik, beti aurreikusi artikulua edo erantzuna. Eta irakurri. Hori da momentua ikusteko idatzitakoa ondo dagoen, eta egiaztatzeko loturak ondo dabiltzan. Ikusiz gero zerbait aldatu behar dela, hortxe duzue aukera. Konforme zaudetenean, orduan argitaratu.
  3. Sortu karpeta bat eta bertan gorde artikuluak, blogean argitaratzen dituzuenak. Komeni da idazten duzuen guztia gordetzea. Nork jakin, halako batean bildu nahi dituzue artikuluok edozer gauzatarako.

Etiketa sarean

Jabi Zabalak oso ondo azaldu duen legez, “Internet plaza bat da, ordenagailu sare hutsa baino giza sare bat”. Horregatik, ezinbestekoa da Interneten ere gizalegez portatzea, gure jarduerak inor ez mintzeko. Horretarako asmatu da netiketa, hau da, jendetasun arau sorta bat sarean ibiltzeko.

 

Gaur batez ere posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak ikusiko ditugu, sareko baliabideetan gaur egun posta elektronikoa erabiltzen baitugu gehien. Eta horretarako oinarrituko gara Virginia Shea-k idatzitako Netiquette liburuan, zeina Jabi Zabalak aipatu baitzuen lehen ekarritako artikuluan, eta baita Robin Williams adituaren Cool Mac Apps liburuan, aurretik nik aipatua Faroan.

 

  1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu. Halaber, zaindu zure posta helbidea eta ez eman edonori. Bestela, spam edo eskatu gabeko mezu zaparrada bat jaso ahal duzu horren ondorioz.
  2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo atxikien neurria. ADSLrik ez duen bati bidaltzen badiozu mega bateko argazki bat, sekulako faena egingo diozu, denbora mordoa beharko du-eta artibo hori jaisteko. Argazki bat bidali behar baduzu, aurrez egokitu (horrek esan nahi du programa bat erabili beharko duzula argazkiak tratatzekoa, berauen tamaina jaisteko) sarera bidali aurretik.
  3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
  4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
  5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Maiuskulaz idaztea ez dago bat ere ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
  6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
  7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
  8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
  9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”.
  10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.