Kontsultak


Kontzeptuak argitze aldera, edo artikuluak bilatzeko orduan, informazio iturri fidagarriak beharko dituzue. Hona hemen horietako zenbait:

 

Komunikazio-glosategia

Glosategia komunikazioaren gainean wiki bat da, eta hainbat irakaslek eta profesionalek egiten dute, argitzeko komunikazioaren alorrean etengabe sortzen ari den terminologia. Hortxe aurkituko dituzue termino asko Internet eta Informatikaren gainean, erabat lotuak Web 2.0 fenomenoarekin.

 

Huheziko (del.icio.us)

Huheziko (Huhezi + IKO) kontuan honetan aurkituko dituzue artikulu asko eta asko, Huhezi fakultateko Informazioa eta Komunikazioa departamenduko irakasleek gorde dituztenak zuentzat. Denek dute zerikusirik komunikazioarekin.