| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions. Connect your Gmail, DriveDropbox, and Slack accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize all your file attachments. Learn more and claim your free account.

View
 

Google Calendar

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 1 month ago

Google Calendar

 

Aurreko ikasturtean CalendarHub hautatu nuen egutegi birtualak azaltzeko, baina Google Calendar plazaratu zenetik, konturatu naiz azken hori askoz ere osoagoa eta malguagoa dela. Horregatik, ikastaro honetan azalduko dugu zer den Google Calendar, zelan sortu egutegi bat edo gehiago eta zelan parteka ditzakegun egutegiak berau erabilita.

 

Ikasgai hau sortzeko, dezente zor diet IKTeroei, beraiek idatzi baitute horretaz nik baino lehenago, eta gauza gehienetan haiei jarraituta gidatuko gara hemen.

 

Google Calendar

Google Calendar da egutegi birtual bat eta sarean dago, Googlen zerbitzarietan. Beraz, guk sortzen badugu egutegi bat Google Calendar erabilita, egutegi hori ez da egongo gure ordenagailuan, baizik eta sarean, eta munduko edozein ordenagailutatik sartuko gara hartara, baldin eta ordenagailuak sarbidea badu Internetera.

 

Zelan sartu

Google Calendar egutegira sartzeko bi modu ditugu:

  • Zuzenean Google Calendar idatzita edozein bilatzailetan, nahiz Google Calendar hautatuta gure gogokoen zerrendan.
  • Simply Google aukeratuta gure gogokoen zerrendan, hor izango ditugu-eta Googlek eskaintzen dituen zerbitzu guztiak eskura.

 

Behin egutegira iritsita, aplikazioak eskatuko digu idaztea erabiltzaile izena eta pasahitza. Voilà! Sartu gara Google Calendar-en. Bertan gaudela, konturatuko zarete Google Calendar izenaren gainaldean aukera ematen digula zuzenean sartzeko Googlen beste zerbitzuetan: Google bilatzailea, Gmail, kalkulu orria…

 

Erabaki zer ezaugarri izango dituen

Egutegi bat sortu nahi dugunean, klik egingo dugu + zeinuan, “Mis calendarios” esaldiaren eskuin aldean, ezkerreko zutabean. Eta erabakitzeko egutegi horrek zer ezaugarri izango dituen, klik egingo dugu “Opciones” loturan, egutegiaren goi aldean, eskuinean. “General” hautatuz gero, erabakiko dugu hainbat ezaugarri:

  • Herrialdea.
  • Ordu zona.
  • Ordua eta dataren formatua.
  • Astea zein egunetan hasiko den.
  • Asteburuak erakutsi bai ala ez.
  • Irekitzen dugunean zer ikusi nahi dugun (eguna, astea, hilabetea, agenda…).
  • Nola jaso abisuak betebeharrak gogorarazteko (sms, pop-up abisua, e-postaz…)

 

Zer eskaintzen duen

Egutegi itxuraz sinple horrek eskaintzen digu aukera mordoa, guk zenbateraino erabili nahi dugun:

  • Sor dezakegu egutegi bat baino gehiago.
  • Egutegi batzuk pribatuak egin ditzakegu, beste batzuk publikoak eta beste batzuk pertsona jakin batzuekin bakarrik partekatzeko.
  • Sortutako egutegi guztiak batean ikusi ahal ditugu, edo bakarka.
  • Bestek egindako egutegi publikoak inportatu ahal ditugu eta gurean txertatu.
  • Aukeratu ahal dugu nola ikusi egutegiak: egunen arabera, hilen modura edo urteetan azalduta.
  • Erabaki dezakegu zelan jaso abisuak: ordenagailuan, sakelako telefonoan…
  • Gonbitak bidal ditzakegu ebento batenak.

Gehiago jakin nahi izanez gero Google Calendarrek zer aukera eskaintzen dituen hemen egin klik, eta ikusi.

 

Sortu egutegi bat

Hori izango da lehen ariketa, zuen egutegi bat sortzea. Eman izena, erabaki zer ezaugarri izango dituen eta idatzi hitzorduak. Adibidez, aste honetako eskolak.

 

Inportatu egutegi bat

Nik eginda daukat egutegi bat, Sarelariak 1 (baita Sarelariak 3 ere, 3. mailakoentzat), eta hor agertzen dira nirekin izango dituzuen eskola egunak Web 2.0 ikastaroaren barruan eta egun bakoitzean zer ikusiko dugun.

 

Txertatu egutegia zure blogean

Hirugarren ariketa izango da zure blogean txertatzea Sarelariak 1 izeneko egutegia (edo Sarelariak 3, hirugarren mailakoek), non agertzen baitira zuen eskola egunak Web 2.0 ikastaroan. Horretarako urratsa hauek egingo dituzue:

  1. Hautatu Sarelariak 1 izeneko egutegia (edo Sarelariak 3). Horretarako, klik egin Sarelariak 1 izeneko egutegiaren ezker aldean, eta indargabetu beste egutegiak.
  2. Klik egin Sarelariak 1 (edo Sarelariak 3) egutegiaren eskuin aldeko triangeluan eta hautatu “compartir este calendario” (gura badugu gure egutegia blogean txertatu, lehendabizi egutegia publiko egin behar).
  3. Aukeratu “compartir toda la información de este calendario con todo el mundo”.
  4. Justu horren eskuinean, Google Calendar izeneko botoia lortzeko, klik egin “Obtener código” loturan.
  5. Kopiatu hor agertzen den kodigo puska (control + C) eta klik egin “aceptar” botoian.
  6. Ireki zure bloga eta klik egin “kudeatu zure bloga” izeneko loturan, goian, zerrenda gorrian.
  7. Klik egin “albo zutabea” izeneko fitxan.
  8. Pegatu (control + V) lehen kopiatutako kode puska horko leihoan, “editatu hemen HTML zatia” izenekoan.
  9. Gorde hor pegatutakoa eta ikusi nola agertzen den Google Calendar botoia zure blogaren eskuin zutabean.
  10. Klik egin Google Calendar botoian eta Sarelariak 1 (edo Sarelariak 3) izeneko egutegian sartuko zara.

 

Orain badakizue nola erabili Google Calendar. Beraz, sortu egutegiak eta partekatu zuen lagunekin: azterketak direla, zuen futbol taldearen partida egunak, dantza taldearen egutegia, Danbaka lehiaketaren kontzertuak… nahi duzuena.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.