| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions. Connect your Gmail, DriveDropbox, and Slack accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize all your file attachments. Learn more and claim your free account.

View
 

FrontPage

This version was saved 12 years, 10 months ago View current version     Page history
Saved by PBworks
on February 1, 2008 at 8:22:06 pm
 

Web 2.0 ikastaroa

 

Argi dago Web 2.0 baldin badago, aurretik Web 1.0 egongo zela, nola Rocky V filmaren aurretik Rocky I, II, III eta IV izan baitziren.

 

Web 2.0 izen horrek adierazten du bigarren aldi bat, World Wide Web amaraunaren bigarren fase bat, garatuagoa bai arkitekturan eta baita aplikazioetan. Aldi horretan:

 

  • Webguneak edukiz eta funtzionalitatez hornitu dira, eta gai dira sareko aplikazioak eskaintzeko. Adibidez, programa bat idazteko, Word edo antzekorik erabili barik.
  • Komunikazioa ireki egin da sarean, agintea dezentralizatu, askatasuna areagotu egin da partekatzeko eta behin baino gehiagotan erabiltzeko. * * * Merkatuak elkarrizketa dirudi.
  • Edukiak hobeto antolatuta eta sailkatuta daude.
  • Askok premia izan dute izen berri bat jartzeko aro berriari. Hortik Web 2.0. Kuriositatez, jakin ezazue izen hori sortu zela 2004an, BusinessWeek aldizkariaren artikulu batean.

 

Elgoibartar batek horrela definitzen du Web 2.0 bere blogean, Maalako parkean: "Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen eta partekatzen".

 

Zenbaitentzat errazagoa da ulertzen zer den Web 2.0 baldin eta uztartzen badugu izen hori zenbait enpresarenekin, hala nola Google, Flickr, del.icio.us, Digg edo Technoratti.

 

Ikastaroa bera

Badakit hasieran zaila egingo zaizuela Web 2.0 hori ulertzea, baina ez kezkatu, seguru nago-eta eskola amaitutakoan gauzak argiago izango dituzuela. Horregatik, aurrera egingo dugu, eta esango dizuet zer programa mota ikasiko ditugun erabiltzen, eta zergatik.

 

Lauhileko honetan programa hauek ikasiko dituzue erabiltzen:

 

  • Blogak. Ikastaroan barrena blog bat egingo duzue, bakoitzak berea, eta hortxe idatziko dituzue hainbat artikulu, iruzkin edo mezu.
  • Posta zerrenda. Gaur bertan, posta zerrenda bat sortuko dut, gure arteko harremana bizkortzeko, ikastaroak dirauen bitartean. “Sarelariak 3” izena emango diogu, Anjel Lertxundiren omenez, berak sortu baitzuen hitz hori “internautak” esateko.
  • Google Calendar. Denok sortuko duzue kontu bat egutegi elektroniko horretan, hor partekatuko ditugu-eta gure ikastaroko egunik esanguratsuenak.
  • Flickr. Denok egingo duzue kontu bat Flickren, bakarka edo taldetan, eta hor erabili zuen argazkiak.
  • del.icio.us. Denok irekiko duzue kontu bat del.icio.us programan, eta hasiko zarete hor zuen irakurgaiak gordetzen eta partekatzen.
  • Bloglines. Denok irekiko duzue kontu bat Bloglinesen eta hor aukeratuko dituzue hainbat informazio iturri, beharrezkoak zuen proiektuetarako.
  • Tagzania. Denok irekiko duzue kontu bat Tagzanian, eta hor joango zarete gordetzen zuen proiektuetarako aurkituko dituzuen lekurik adierazgarrienak.
  • Odeo. Denok irekiko duzue kontu bat programa horretan, eta berau erabiliko duzue irrati grabazioak egiteko, pokastinak.
  • Wikiak. Ikusiko dugu zer diren wikiak, sortuko dugu bat, eta berau erabiliko dugu proiektu bat osatzeko.
  • YouTube. Denok irekiko duzue kontu bat programa horretan, eta berau erabiliko duzue bideoak eskegitzeko zuen blogetan.

 

Programa horiekin batera, netiketa ikasiko dugu, nola idazten den sarean, hor ere bai baitago etiketa bat —hortik netiketa izena—, eta horri esker ikasiko dugu idazten inori traba egin barik.

 

Zergatik ikastaro hau

Programa hauek zenbait ezaugarri dituzte, oso garrantzitsuak: sarean daude, doakoak dira eta jendearen partehartzea bultzatzen dute. Hori dela eta, dagoeneko milioika lagun ari dira berauek erabiltzen. Jendearen arteko komunikazioa izugarri bizkortu da programa horiei esker, tresna apartak direlako hobeto komunikatzeko.

 

Horregatik erabaki dugu zuei ere irakastea, komunikazio ikasleak zaretelako. Programa asko dira, eta denak gainetik ikusiko ditugu, baina gure helburua da izan dezazuen berauen berri, nahi duzuenean erabiltzeko.

 

Denetan ardatza bloga izango da, beste horietako hainbat bertan txertatuko ditugu-eta, hala nola Flickr, pokastina, YouTube eta Tagzania.

 

Azterketak

Ikastaroaren bukaeran, maiatzaren 15ean, aurkezpenak egingo dituzue, taldeka. Epaimahaian Aitor Zuberogoitia komunikazio irakaslea eta biok izango gara. Eta zuek aurkeztu egin beharko duzue, kanoia erabilita, zer egin duzuen ikastaroan, eta nola erabili dituzuen programa horiek. Hamar bat talde izango zaretenez -- talde asko-- pentsatu egin beharko dugu nola egin aurkezpen horiek: azterketa egun bat hartuta, maiatzaren 15ean bertan edo zelan.

 

Nota ipintzeko, kontuan hartuko dut zer lan egin duzuen bakoitzak, nola landu duzuen bloga, zelan parte hartu duzuen posta zerrendan, zenbateraino eta nola erabili dituzuen gainerako programak, eta zer jarrera izan duzuen ikastaroan. Baita aurkezpenak eta asistentzia ere.

 

Eskola egunen egutegia

Bi egutegi sortu ditut Google Calendar erabilita, eta hor ikus daiteke zer egunetan dugun eskola, zer ordutan eta zer gai jorratuko dugun egun bakoitzean Web 2.0 ikastaroan.

  • Sarelariak 1. Hor daude Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleen eskola egunak.
  • Sarelariak 3. Hor, berriz, 3. mailakoen eskola egunak agertzen dira.

 

Blogak

Google Calendar

Netiketa

Flickr

Odeo

Bloglines

delicious

Tagzania

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.