FrontPage


Web 2.0 ikastaroa

Argi dago Web 2.0 baldin badago, aurretik Web 1.0 egongo zela, nola Rocky V filmaren aurretik Rocky I, II, III eta IV izan baitziren. Web 2.0 izen horrek adierazten du bigarren aldi bat, World Wide Web amaraunaren bigarren fase bat, garatuagoa bai arkitekturan eta baita aplikazioetan. Aldi horretan:

Hortik Web 2.0. Kuriositatez, jakin ezazue izen hori sortu zela 2004an, [BusinessWeek] aldizkariaren artikulu batean. Elgoibartar batek horrela definitzen du Web 2.0 bere blogean, Maalako parkean: "Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen eta partekatzen". Zenbaitentzat errazagoa da ulertzen zer den Web 2.0 baldin eta uztartzen badugu izen hori zenbait enpresarenekin, hala nola Google, Flickr, del.icio.us, Digg edo Technorati.

 

Ikastaroa bera

Badakit hasieran zaila egingo zaizuela Web 2.0 hori ulertzea, baina ez kezkatu, seguru nago-eta eskola amaitutakoan gauzak argiago izango dituzuela. Horregatik, aurrera egingo dugu, eta esango dizuet zer programa mota ikasiko ditugun erabiltzen, eta zergatik. Lauhileko honetan programa hauek ikasiko dituzue erabiltzen:

 

Programa horiekin batera, netiketa ikasiko dugu, nola idazten den sarean, hor ere bai baitago etiketa bat —hortik netiketa izena—, eta horri esker ikasiko dugu idazten inori traba egin barik.

 

Zergatik ikastaro hau

Programa hauek zenbait ezaugarri dituzte, oso garrantzitsuak: sarean daude, doakoak dira eta jendearen partehartzea bultzatzen dute. Hori dela-eta, dagoeneko milioika lagun ari dira berauek erabiltzen. Jendearen arteko komunikazioa izugarri bizkortu da programa horiei esker, tresna apartak direlako hobeto komunikatzeko. Horregatik erabaki dugu zuei ere irakastea, komunikazio ikasleak zaretelako. Programa asko dira, eta denak gainetik ikusiko ditugu, baina gure helburua da izan dezazuen berauen berri, nahi duzuenean erabiltzeko. Denetan ardatza bloga izango da, beste horietako hainbat bertan txertatuko ditugu-eta, hala nola Flickr, podcasta, YouTube eta Tagzania. Hala ere, Google Docs ere oso garrantzitsua izango duzue, berau erabiliko duzue-eta talde lanak egiteko.

 

Notak

Gogoan izan Web 2.0 irakasgaiaren nota izango dela nota osoaren %50, beste erdia proiektuan jarriko zaizue-eta. Nota ipintzeko, kontuan hartuko dut zer lan egin duzuen bakoitzak, nola landu duzuen bloga, zelan parte hartu duzuen posta zerrendan, zenbateraino eta nola erabili dituzuen gainerako programak, eta zer jarrera izan duzuen ikastaroan. Baita aurkezpenak eta asistentzia ere.