| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

delicious

Page history last edited by PBworks 16 years, 9 months ago

del.icio.us

 

Etiketekin batera, iritsi da del.icio.us, programa bat uzten diguna guk irakurritakoak gordetzea, sailkatzea eta partekatzea mundu osoarekin. Hori guztia etiketak erabilita.

 

Bloglinesi esker, beste batzuek idatzitakoa partekatzen dugu. del.icio.us honen bidez, ostera, partekatzen dugu besteek, eta guk, irakurritakoa.

 

del.icio.us programan etiketak ezinbestekoak dira, zeren bilaketa guztiak etiketen bidez egiten baitira. Programak badu ataltxo bat iruzkinak idazteko, baina horiek nork berarentzat idazten ditu. Etiketak, berriz, nahi eta nahi ez idatzi behar dira, gordetako irakurgaia etiketen bidez lotuko baita beste irakurgai batzuekin. Nahi baduzu jakin beste batzuek zer gorde duten etiketa berarekin, idatzi goiko URLan: http://del.ico.us/tag/zukaukeratutako etiketa

 

Erabilerraza

del.icio.us erraza da erabiltzen. Izena emateko ere, nahikoa da erabiltzaile izen bat sartzea, norberaren izena (edo asmatutako bat), eta pasahitz bat. Hori eginda, kito. Barruan zaude.

 

Baina del.icio.us-ek aukera ematen digu, gainera, jakiteko gure lagunek zer irakurtzen duten. Horretarako, del.icio.us-en bertan, “Network” aukeratu, eta joan sartzen gure lagunen erabiltzaile izenak. Hortik aurrera, jakingo dugu zer irakurtzen duen Urliak, zer Sandiak eta zer Berendiak. Hori da beste modu bat, zoragarria, irakurgaiak partekatzeko. Zeren ikusten badugu Sandiak edo Mikelek oso artikulu interesgarri bat harrapatu dutela, hortxe bertan daukat aukera artikulu hori neure egiteko, “edit” hitzaren ondoan “subscribe” agertzen baita, letra txikitan. Klik egin hor, eta neure bilduman dago jada.

 

Irakurgaiak partekatzeko

Laburbilduz, del.icio.us-ek hainbat modu eskaintzen digu irakurgaiak partekatzeko:

  • Guk irakurritakoak sailkatuta. Artikulu bat irakurtzen dugunean, interesgarria iritziz gero, gorde del.icio.us-en eta etiketak ipini, beste batzuek ere aurki dezaten.
  • Etiketak erabilita. Lan bat egin behar badut Google bilatzailearen gainean, “Google” izeneko etiketan klik egin, edo bestela idatzi URLan http://del.ico.us/tag/google, eta hor agertuko zaizkit del.icio.us-en etiketa horrekin gordeta dauden irakurgai guztiak; gehienak ingelesez, eta gainerakoak beste hizkuntza batzuetan.
  • Lagunen irakurgaien jarraipena eginda. Network bat sortu, sare bat, eta hor jarraitu haiek zer irakurtzen ari diren. Lagunak izan daitezke, edo norberak interesgarritzat jotzen dituen pertsonak.

 

Bloglines eta del.icio.us

Bada beste modu bat del.icio.us-en jarraipena egiteko eta da Bloglines-en bidez. Nik, adibidez, orain arte bide hori erabili dut jakiteko Luistxok, Garik eta beste batzuek zer irakurtzen duten. Kopiatu haien URLa, pegatu Bloglinesen, agindu horri harpidetzeko helbide horretara, eta karpeta bat izendatu. Hala ere, kontuan izan Network aukerak hori bera egiteko aukera eskaintzen duela.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.